miércoles, 17 de marzo de 2010

LONDON!!!

Azkenean Londreseko bidaia blogean!!!

A zelako bidaia.

Martxoaren 6an eguerdiko 13.30tan irten nintzen etxetik, eguzkia dir dir eta barruak ere dir dir egiten zidala. Londresera nindoan Ibairekin, nire Hirira!!

Arhus eguzkitsu utzi nuen atzean, Ipod-a martxan nuela eta lehen aldiz konturatu nintzen zein polita den herria. Eguzki faltak hain triste mantendu ostean berriro bizipozten hasia zegoen.

Hegazkina hartu eta 19.30tan iritsi nintzen aireportura. Eta han zegoen Ibai zain!! Zelako poza etxeko zati bat hain gertu ikustean! Azkenik han geuden, Londresen.

EasyBus hartu genuen zentrora jeisteko. Ignasik eman zidan autobus honen berri, "furgoneta" deitu dakieke "autobus" baino gehiago, baina 4 librarengatik jaitsi gintuen zentroraino, eta egia esan erosoa zen. EasyJet-en autobusak dira eta 10 minuturo pasatzen dira.

Lehenengo gauean Londres ikusi genuen gauez, aurreko urteko mila toki eta momentu ikusten nituen. Toki tradizionalak zeharkatu genituen, Piccadilly Circus, Covent Garden, Leicester Square...zapatua zen ta jendez gainezka zegoen!

Hurrengo egunean, goizean goiz jeiki ginen hostaleko "English breakast" probatzeko. Jojojo....babarrun gorriak...txorizo/satxitxa oso bat...txitxarra....arrautza frijitxua...kafea edo txokolatea eta gainera nahi beste tostada!! bapo-bapo jarri ginen!!! :D

Tripak bete beteta, Candem Town-eko merkatua ikustera joan ginen. Igandea izanda jendez gainezka zegoen, eta eguzkitsu zegoen beraz perfektua izan zen.
Gauzatxo batzuk erosi...







kafetxo bat hartu establoetan...






barre batzuk bota...






janari txinatarra bazkaldu motor gainean...


ondo pasa genuen!!

Bazkal ostean Regent's Canal ondotik joan ginen polito polito Paddington-eraino. Kalan hau ez da oso ezaguna turistentzat eta Londres desberdin bat ikusten da bertatik. Etxe zerutiarrak daude inguruan, urrunago, 30 txalupa inguru non jendea bertan bizi den, zooa ere ikusi daiteke bertatik. Guk hegazti pila, ihenak eta facoquero bat ikusi genituen!





Kanaleko kartel bat...jejeje


Paddingtonera iristean, Ibairi lan egin nuen tokia erakutsi nion...eta kasualitatea!! aurreko urtean nirekin ibilitako langile bat zegoen bertan lanean. Eta ezagutu egin ninduen!!!! Kristoneko ilusioa egin zidan. Han ibili ginen berba eta berba gure bizitza kontatzen.

Guztiz ilusionatuta, arratsaldean metroa hartu eta Buckingham Palace ikusi genuen, Trafalgar Square eta noski...Big Ben. Of coursens...oso polita.








Eta gauean...azeria ikusi genuen Londres erdian!!!! Hostaleko leihotik burua atera...eta azeria agertu zitzaigun kalean bertan!! bazenekiten azeriak zeudela Londresen??? :-O!!! Halaxe geratu ginen geu ere. (pena bat momentuko emozioaz argazkirik atera ez izana egiaztatzeko!)


Astelehenean lainotua atera zen eguna. Baina berdin zitzaigun. Gosaria galdu genuen...hori ez zitzaigun berdin izan :( (rezepziokoak 10ak arte zela esan zigun baina asteburutan bakarrik zen 10ak arte...) Beraz igelak tripan zarataka genituela irten ginen kalera. Baina pozik. Thamesis ondoko paseoa osorik egin genuen.
Queen's Path, Thames Path, Jubille Walkway...osoa; Parlamentuko ibaiaren beste aldean hasi eta Tower Bridgeraino.








Zenbait artista ikusi genituen bidean. Argazkiren bat badago, non hauetako batek 4 boluntario eskatu zituen, aulkietan eseriarazi zituen beraien artean lauki forma osatuz. Batak bestearen gainean jartzen zuen burua eta bizkarra eta ondoren, behean zeuzkaten eserlekuak kendu zizkien eta ez ziren jausi! Argazkian hobe ulertzen da...
Dena den, ez zebilen jende asko, eta ondorioz, kaleko artista gutxi ere.


Ibili eta ibili Tower Bridgeraino iritsi ginen. Beti bezain imponente zegoen bere lekuan. Beti bezain handi:





Thamesis zeharkatu eta Tower of London, La City,




St Paul Cathedral bisitatu genituen. (2 ordutako bazkari lasai baten ondoren Subway-eko bokadilo batzuekin ;). Beti gustatu izan zait La City-tik St Paul Cathedralera dauden bistak. Gutxienez 20 argazki atera nizkion Ibairen kamaraz. 1666ko sutearen ondoren eraiki zen aurreko katedralaren errautsen gainean. II Mundu Gerra biziraun zuen eta Diana eta Carlos printzea ezkondu ziren bertan. 2008ko udan barrutik ikusi nuen, eta barrutik zein kanpotik majestuosoa da.




Ondoren Oxfort Streetera bideratu ginen. Erosketak egiteko kalea da. Bere tamaina imajinatzeko, alde batetik bestera, 4 metro geltoki daude. Edo londinenseak oso nagiak dira...edo kalea erraldoia da! Pixkat nekatuta geunden egun osoa alde batetik ibili ondoren, eta denda pare bat (agian bakarra izan zen...) ikusi eta handik alde egitea erabaki geunen. Kafetxo bat hartzera toki beroren batera! "Diversion" kalea ere ikusi genuen Chinatown-en!




Ni 2008an behin baino gehiagotan egondako taberna batera gerturatu ginen "Ain't nothing but..." deitzen da. Kontzertu piloa egoten dira bertan, blues estiloa normalean, eta taberna goxoa da. Baina kalean ilara zegoen eta hotzez ikaratzen geudenez, ondoko tabernara sartzea aukeratu genuen. Bai gustora bertan! Sofa oso bat geneukan guretzat. Su bajua geneukan ezkerretara, atzean berogailua, eta eskuman ere berogailua. Ezin ginen goxoago egon! Lasai lasai hartu genituen Cocacola eta garagardo bat Ibaik, eta bi Corona nik. Azkenik, etxerantza abiatu ginen Londreseko gaueko argiez gozatuz.




Gure hostala :)











Astearte goizean, Bloomsbury (gure auzo georgianoa) inguruan ibili ginen. Ibaik eguerdian autobusa hartu zuen bueltarako, eta ni bakarrik geratu nintzen Londresen gauerarte, hegaldia (betiko Ryanair FR712) betiko goizeko 7.10 baineukan :(



Egun arraroa izan zen, eta nahiko tristea.
Ibairekin hiria ikusten ibili ondoren, han nenbilen bakarrik, noraezean. Baina nire hiri maitia da London! eta azkenean han ibili nintzen alde batetik bestera aurreko urteko hainbat txoko berrikusten. Ain't nothing but... tabernan kontzertu bat ikusi nuen nire Corona eskuan eta ondoren aireporturuntza egin nuen.

Arhusera bueltan nintzen.


Orokorrean...bidaia ederra izan zen.
Etxeko zati bat berriro ikustea, London berriro ikustea, elurra egun batzutan ahaztea...guztia ederra izan zen.

Eskerrikasko Ibai.

2 comentarios:

  1. oOH! zelako politxa izen dan 2daitxue e! =P
    zuen irrifarrak asko esaten dabez
    ta pozten naz :)

    naru ondo xegi baña ekaña baño len..
    ETORRI (mese)!!
    LARREI botatenjatzula faltan.. :(

    xtzierto.. zelako txapel politxa jajaj

    ResponderEliminar