jueves, 10 de junio de 2010

Ekainak 4 - Edurne Zorionak!


Ekainak 4, kriston eguzkia Dinamarkan.
Edurne Redondo....urtebete zaharragoa bihurtzen...
ospatzeko...
Ebeltof-era bidaitxoa antolatu genuen!

Ebeltof Arhusetik pixkat iparralderago dagoen herrixka da. Dinamarkako "sudurrean" dagoela esaten da. Antzinako itsasuntzi haundi bat dago bertan, museo bihurtuta eta honegatik da famatua. Uda pasatzeko leku aproposa da danes askorentzat, hondartza luze bat eta txiringitoz jositako kaletxoak ditu. Eta nola ez...yate eta beleroz jositako portua.

Beraz... 11 balientek autobusa hartu eta Ebeltoferako bidea hartu genuen egun hartan!





Iritsi eta itsasuntzia ikusi genuen oraindik autobusetik jeitsi baino lehen. Oso polita zen, eta museo bezala interesgarria seguru...baina 140DKK ordaindu behar ziren sartzeko eta presupuestoak ez du ematen. :(


Beraz...herritxoa pixkat ikusi genuen! Ezkontza bat eta guzti zegoen jeje. Gero...izozki batzuk eta edateko eta jateko zerbait erosi eta hondartzara gerturatu ginen. Oso luzea da...baina ez oso zabala. Zelai handiak ditu inguruan eta jendea zelaietan jartzen da, ez areietan.




Herrixkan eliza... (ezkontzarekin barruan)


exerleku erraldi bat!

etxe danes tradizionalak...




txiringitoak kaleetan zehar :)




hondartza... (nahizta ez antzeman hondartzan geunden :) )



Ebeltof-eko errota

eta nola ez....bakotza bere ingurugiroaren bila ;)



jeje, egun eguzkitsu eta polita izan zen. Bakoitzak gutxienez bi izozki jan eta arratsalderako bueltan geuden. Relax egun bat azterketa eta proiektuen artean.

2 comentarios:

  1. joño joño! jendia dinamarkatik manga motzian! I cant believe it! aprobetxau eguzkitxua.. akaso hemen baino geixau eukikozula!

    ResponderEliminar
  2. bueno aste hontan ez dou halako suerte ona euki...euria+euria+euria
    baina entzun dotenez hortik be antzera ez? ;)
    pa!

    ResponderEliminar