domingo, 20 de junio de 2010

eta Arhus-ek eskaini duztan azken poesia...

Por una mirada,
un mundo
Por una sonrisa,
un cielo
Por un beso,
Qué se yo lo que daría por un beso


Bihar etxera
Hau amaitziar dau

miércoles, 16 de junio de 2010

OPORRETAN!!

Astelehenien proiektua entregau eta ya...

OPORRENTAN NAU!!!!!!

hemendik gutxi agertuko naz, azken astea a tope aprobetxau nahi dot lagunekin eon..Dinamarkako txoko pare bat ikusteko...

baina....

EGURALDI BIKAINA!
ETA EDERTO NABIL!!

ez arduratu!!

muxu handi bat!!

viernes, 11 de junio de 2010

world cup 2010


lelengo aldiz bizitzan...

munduko kopa jarraitu biot!!
oin sukaldien 15 pertsona elkartu gare Uruguay-Frantzia ikusteko.
eta....frantzia gustau jat
baina uste dot Dinamarkan alde jokatuko dotela :)

argazki hontan baino betetxuau zauen sukaldea


0-0
baina Ann-en esku urduria estutzea azken minutuko falta bota aurretik eta biok "putain" oihu triste bat ahotik ateratzean...
ez dauko preziorik !!

hemendik aurrera partiduak honela ikustea espero dut! :)

lanakin aurrera ezin einean....

lana ez aurrera ez atzera ez doanean...

...poesiak etortzen zaizkit burura

nire proiektua baino politagoak ziur ziur ziur

zuendako opari:
Gustavo Adolo Bécquer. Arhusek eskaini zidan lehen poesia:



¿Qué es poesía?, dices mientras clavas
en mi pupila tu pupila azul.
¿Qué es poesía? ¿Y tú me lo preguntas?
Poesía... eres tú.





jueves, 10 de junio de 2010

Ekainak 4 - Edurne Zorionak!


Ekainak 4, kriston eguzkia Dinamarkan.
Edurne Redondo....urtebete zaharragoa bihurtzen...
ospatzeko...
Ebeltof-era bidaitxoa antolatu genuen!

Ebeltof Arhusetik pixkat iparralderago dagoen herrixka da. Dinamarkako "sudurrean" dagoela esaten da. Antzinako itsasuntzi haundi bat dago bertan, museo bihurtuta eta honegatik da famatua. Uda pasatzeko leku aproposa da danes askorentzat, hondartza luze bat eta txiringitoz jositako kaletxoak ditu. Eta nola ez...yate eta beleroz jositako portua.

Beraz... 11 balientek autobusa hartu eta Ebeltoferako bidea hartu genuen egun hartan!





Iritsi eta itsasuntzia ikusi genuen oraindik autobusetik jeitsi baino lehen. Oso polita zen, eta museo bezala interesgarria seguru...baina 140DKK ordaindu behar ziren sartzeko eta presupuestoak ez du ematen. :(


Beraz...herritxoa pixkat ikusi genuen! Ezkontza bat eta guzti zegoen jeje. Gero...izozki batzuk eta edateko eta jateko zerbait erosi eta hondartzara gerturatu ginen. Oso luzea da...baina ez oso zabala. Zelai handiak ditu inguruan eta jendea zelaietan jartzen da, ez areietan.




Herrixkan eliza... (ezkontzarekin barruan)


exerleku erraldi bat!

etxe danes tradizionalak...




txiringitoak kaleetan zehar :)




hondartza... (nahizta ez antzeman hondartzan geunden :) )



Ebeltof-eko errota

eta nola ez....bakotza bere ingurugiroaren bila ;)



jeje, egun eguzkitsu eta polita izan zen. Bakoitzak gutxienez bi izozki jan eta arratsalderako bueltan geuden. Relax egun bat azterketa eta proiektuen artean.

miércoles, 9 de junio de 2010

Aalborg pendiente!

Aalboreko iñauteriak...by the way....oso onak!!!

aber Antoniak argazkiak pasatzen dizkidan zuei erakusteko!! desfile amaibako bat...eta jendez betetako parke erraldoi bat. 100DKK ordaindu behar ziren party pribaturako...baina honen ordez kaleetan zehar joan ginen eta ederto!
Euskal Herriko giro antzekoa zegoen, baina masiboagoa. gustora ibili ginen gaueko 01.00ak arte tabernetan dantzan.

eta Iparraldeko 4 mutikote ezagutu genituen! Horsens herrian daude hilabeterako, gugandik gertu! egun batean geratzeko esan genuen...baina badakizue nolakoak diren gauza hauek. Bi aste geratzen zaizkigu hemen..eta hemengo lagunekin egoteko gogo gehiagoz nago.

Hori bai...oso jatorrak eta oso euskara polita zuten :)

argazkiak laster!!

bonfire

Erasmuseko azken hilea ondo hasteko....duela 10 egun su itzela piztu genuen Risscov-eko hondartzan. 60 pertsona inguru gerturatu ginen.







Baina balienteok bakarrik aguantatu genuen egunsentirarte.
Egia esan...ekainaren batean konturatu ginen, "la tierra del eterno sol" ez dela Españar imperio galdua....
ez.
eskandinabia da.

Eguzkia ez da guztiz joaten sekula. Orain bertan, gaueko 2.00ak dira, eta oraindik argi xume bat ikus daiteke urrunean. hemendik ordubetera egunsentia irteten hasiko da.

baina bonfire-era bueltatuz....barbakoa ederra montatu genuen! eta gitarrekin abesten eta su ondoan lo egin zutenak ere izan ziren!

Ekainari hasiera emateko era hoberik bururatzen?



gaueko kantikoak

egunsentia

jendea lo....


sobrevivienteak ;)


ondoren...denok etxera bizikletan. Verano Azul %100

muxu bat Euskal Herri!!

Margarita II

Egun berezia aurreko astekoa. Lanpetuta ibili arren, zapatuan portura jeitsi ginen erregina agurtzera. Zeinek esango zuen errepublikar bat monarkiari agur egitera joango zenik. Bada...bai (eta lotsa ematen didan arren...ilusioz nindoan gainera)

Hemen aurkezten dizuet...
1.- Margaritaren yatetzarra!

mariñelaren zain....zain....


2.- Margarete IIren kogotea!

eta bere tropa!


3.- Adonitza!! margarita baino askoz wapago!



3.- Egunean bertan zegoen 2.eskuko merkatua :) erreginaren traje urdina baino arropa askoz politagoaz :)





beautiful day. Txinoan jan genuen ondoren...eta gero Libdubera joan ginen. Ea argazkitxo batzuk jartzen ditudan. Margareteri buruz zer esan dezaket...jakinda oraindik Danes artean nagoela...badaezpada ere...oso maja ;)

viernes, 28 de mayo de 2010

bueltan

Astetxo bat Arrasatera bueltatu ondoren, hemen nago berriro, Arhusen. Aste oso polita pasa dut etxean, zuek berriro ikustea polita izan da.
Bueltan, azterketa egin eta gainditu egin nuen gainera. Eta etxera bueltatzeko arrazoia, ETBko entrebista ere, ondo irten zitzaidan.

Beraz, orain hilebete disfrutatzea tokatzen da. Arhusen!

Bihar Aalborg-eko iñauteriak dira, eta haruntza goaz hemengo ikasle pilo bat tropan. Aalborg 3.hiri handiena da Dinamarkan, iparraldean dago.
Sekula ez gara bertan egon, beraz egunpasa joateko asmoa daukagu, batzuk trenean eta beste batzuk kotxez. Ni Maria eta Anerekin joango naiz kotxe batean, mozorrotuta jeje.


Goizean desfileak omen daude, eta arratsaldean, jai giroa toki itxi batean da eta 100DKK ordaindu behar dira sartzeko :( Baina urtean behin da, eta gure kasuan...bizitzan behin agian, beraz haruntza goaz.




Bueltan kontatuko dizuet zer moduz!!!
eta laster....san juanak launokk!!!! loreloreloreeee!!!

ya hartu dot buelua! 21 gironara...22 an etxera!!
:D

miércoles, 19 de mayo de 2010

Home sweet home

Hegazkiñien Pirineuak ikustien emoxionau nitzen lehenengoz...
eta handi aurrera etxeko aurpegi abegikor bakoitzakin bihotzak salto itxen duzte.

Pozten naz astetxo baterako bueltau izena!
Asko!!!