Gimnasiotik bueltan aldatza daukat etxera bidean.
Elur zapaldua sentitzen dut oinetan, ez ordea bustia. Elurra kentzen duten makina horietako bat pasa da hemendik, eta ez du elurrik kendu, konpaktatu egin du. Bide zuzen perfektua utzi du atzetik. Orain ondo ibili daiteke elurretatik. Ez zaizkit zapatak bustitzen.
Ezkerretara, gainetik izoztuta dagoen elur zelai bat dakusat. Zeinen polita. Dir-dir egiten dit uneoro, hari begiratzea nahi baluke bezala. Begiratu egin du bada.
Eskumatara, ondo zaindutako sasia dago. Ezin dut ikusi zer dagoen honen ostean. Sasia gainetik dago elurtuta. Zuhaitz batzuk soilik ikus ditzaket sasien gainetik, hurrunean. Esana didatenez, hilerria dago beste aldean. Sekula ez dut ikusi.
Aurrera begiratzen dut eta bide luzea dago aurretik. Elur konpaktatua erdian, bide-zuzen perfektua. Eskumatara dir-dirka elurra. Ezkerretara txapela zuria duen sasia.
Gustora sentitzen naiz pausu bakoitzean, begiek eszena jaso nahi dute. Polita da ikusten dudana eta argazkia ataratzea otu zait, baina gaua da. Paperean ez litzateke ongi plasmatuko ikusten ari naizena. Nire barnean gordetzen dut irudia.
Bidean segi nahi dut, ez dut amaitzerik nahi. Nonahi eramango nauela ere, ez dut iritsi nahi. Bidean segi nahi dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario