sábado, 20 de febrero de 2010

Txangoa!

Bihar Horsens-era goaz txangoan! Bokata eta fruta motxilan, kotxea hartu eta egunpasa goaz bihar, aste osoan izango dugun eguraldirik onena egingo baitigu!(parcialmente nublado...viento light).




52.000 biztanleko herrixka da Horsens, ekialdeko kostan, Aarhusetik hegoaldera. Horsens Fjord deitzen den bailararen amaieran dago, 2.glazioazioan glaziarrek eratu zuten paraje hau, mendixka suabe eta landaz osatuta dago.



Bere garaian izandako herri industrial bezala ezagutzen da (museo bat ere badago honi buruz).

Hementxe jaio zen Vitus Bering (Alaska deskubritu zuen lehen Europarra). Abuztuan herri osoa herri-mediebal bihurtzen da eta oso polita omen da. Orain, martxoan, "Crime Festival" ere ospatzen da, suerte pixkatekin joateko aukera izango dugu!

Kotxean egingo dugun lehenengo txangoa da...Bideak nahiko ondo daude (elurrari begira) eta gure gogoak bixi-bixi!!!

Horsens....there we go!!!

2 comentarios:

  1. lapsus momentaneo. (kontu bat einda naukon kuadrillakuana =O( ) en fin astu jat idatzi bihen notzun oemntarixua baña....uste zala k ondoondo pasau dozulakuen nauela eta ondo pasetan segiruteko. OlATZ pA.

    ResponderEliminar
  2. Olatz zelako ilusiñua norbaitxek idazteko aukera izetia! danok arazuak dauketzuela esaten duztezue ta....
    eskerrikasko! oso ondo pasau gauen, azkenien beste bi herritxo bebai bixitau genitxun, ta izoztute baina oso pozik! argazkixak pasauko duztienien jarriko ditxut hemen!! muxu handi bat!

    ResponderEliminar