eta...eguzkiak bi egun jarraian egin digu bisita!!!
Erdi gaisorik jarraitzen dut, katarruaz eta paracetamolez drogatuta. Beraz, momentu aproposa txangoaren nondik norakoak azaltzeko!
Gogoratzen duzue, duela bi astetako igande hura, txangoan joatea otu zitzaigunekoa?
Bada...goizeko 10etan Maciek sukaldean agertu zitzaidan, bi sagar poltsan sartu eta...bidaian joan ginen!
Aarhusetik irten bezain azkar emozionatu ginen. Zelai osoak elurtuta zeuden! Paisaje berde batetik...zuria nagusi zen lurralde batean geunden. Bidea ere zuri-zuri, zelaiak ezker-eskuin zuri-zuri... eguzkiak zelaiak argitzen zituen zuritasun hori nabarmenduz. Argazkitxo batzuk ateratzeko geratu behar izan genuen
Berriro martxa hartu genuenean, Horsens-era iritsi ginen halako batean. Herria nahiko utzik zegoen, ez zebilen gure herrietan igande eguerditan egoten den girorik, guztira 10 bat pertsona ikusiko genituen herrian. Kale-xidor kurioso batzuk zituen, eta eliza ere poteretsu zegoen herri erdian. Dirudienez, Horsenseko kale peatonala, Dinamarkako kale peatonaletan zabalena da. Baina egia esan...ez da antzematen.
Horsens-eko politena, bertako kanala zen:
Nahiko dezepzionatuta supermerkatu batera joan ginen bazkari bila eta kotxean jaten genuen bitartean zer egin pentsatu genuen. Mapa hartu...eta Vejle ikusi genuen. Denmark-eko apartamentu garestienak daude bertan. Zergatik ez gerturatu ikustera?
Martxan jarri ginen berriro! Eta...nik kotxea hartu nuen! Dinamarkan gidatu izan dudan lehen kotxea. Toyota Corolla :)
Vejle bai. Hori bai izan zela impresionantea! Kostaraino hurbildu ginen bertan daude eta aipatutako apartamentuak (nola ez...itsasoko lehen linean, olatuak laztantzen dituzte).
Itsaso osoa izoztuta zegoen. Gogoratzen duzue aurreko batean Arhuseko itsaso gainean ibilitako istorioa?? ba...orain guztiz argi daukat Jesus Danesa zela. Vejlen ikusitakoak ez zuen Arhuseko izotz-kapa-fin eta apurkorraren antzik. 300metro ingurura hedatzen zen izotz kapa erraldoi bat zegoen apartamentu garesti hauen parean. (apartamentuak ere ondo zeuden...baina itsaso hau ikustean apartamentuen interesa asko asko jeitsi zitzaigun...niri behintzat!)
Itsasuntziak hondoratuta zeuden izotzean, beste batzuk mugitu ezinean izotzak harrapatuta. Eta oraingoan...beldurrik gabe ibili ginen itsaso gainetik. Salto...korrika...eseri....guztia egin genuen itsaso gainean!
Dinamarkako apartamentu gaerstienak:
eta parean daukaten kosta:
Izotz zatiak urtzen...
Argazkiak atera eta atera ondoren...oraindik eguerdiko 3ak inguru izango ziren eta eguzkia zeru goian zegoen. kontuan hartu genuen gaua 17.00-17.30 inguruan izango zela, beraz beste bisita-espress baterako denbora geneukan oraindio!
Dirudienez, ondoko herri txiki batean, Jelling-en aztarna bikingoak daude. Bi estela runiko daude, X mende ingurukoak, 1994ean UNESCOk "patrimonio de la humanidad" kontsideratu zituenak. Dirudienez, antzinako errege Gorm eta bere emaztearen sepulturak dira. Beren homenez egindako "túmulo"/mendiska bi daude baita ere.
Kuriosoa da hilerri batean kokatuta daudela, antzinako erlijioa kristautasunarekin nahasiaz. Erlijioaren trantsizioa ikus daiteke.
Hau ikusi genuenerako KRISTON hotza egiten zuen eta eguzkia ezkutatua zegoen nunbait beraz bueltarako bidea hartu genuen. Elurrez jositako bideetatik aurkitu ahal izan genuen Aarhuserako bidea eta 19.00ak aldera, etxeko berotasunera iritsi ginen.
Igande polita izan zen.
(Ikusi dot argazki danak ezkerrian dazela...baña eztakit aldatzen! :( )
No hay comentarios:
Publicar un comentario