miércoles, 24 de marzo de 2010

Urtaroak

Aspaldi hemen isatzi barik!
Egunak luzatzen eta tenperaturak igotzen hasi dira eta ya etxetik geroz eta denbora gutxiago gabiltza...

Eta bihar Berlinera!!! 25etik 30era disrutatzeko gogoekin!
2 kotxe reserbatu ditugu, eta klasea amaitzean...11.30ak aldera....harutza goaz!

Munich-etik bueltan bi orduz Berlin ikusteko aukera izan nuen eta momentu hortan pentsatu nuen...hona itzuliko naiz noizbait. Iritsi da ordua azkenean!

Eguraldiak lagunduko digula espero dut!!
Hemen eguzkia egiten ari da...bi digitoko tenperaturekin bizitzen hasi gara berriro eta jendea txoratuta dabil soinekoa eramatea planteatzen Berlinen jeje. Egia esan, beroaren pertzepzioa guztiz aldatuta daukagu, 8-10gradurekin poz pozik gabiz!!

Gainera...udaberria iristearen proba dut azkenean! Bueno...udaberria, udazkena...negua...

Duela astebete, etxetik irten eta iadanik etzegoen elurrik ez izotzik ere.

Baina elurrak hilabeteetan zehar izkutuan izandako udazkeneko hostoak agertu ziren berriro eguzkitara.


Aldi berean...gure etxeko potzua (pistina ezin zaio deitu horri) izoztuta zegoen. Udazkeneko hostoak bere barnean izoztuta zeudelarik...



Aldi berean...jardinean lorak jaio ziren!


eta une horretan...hegoaixea zen, eguzkia zen eta lainoak ziren....

orduan... nire buruari galdetu nion trantsizioaren garaia zen. Zein urtarotan geunden?¿?

Trantsizioan chaos une bat egon da



Orain...astebeteren ostean...udaberrian gaude! lorak beretan daude, potzua urtu da eta ura dario, 11 gradutaraino iritsi gara, udazkeneko gero eta hosto gutxiago daude... eta Berlinera noa!!!

1 comentario:

  1. nik konprobau dot hori hola dala!! dinarmakako eguraldixa.... crazy!!!

    ResponderEliminar