lunes, 19 de abril de 2010

Apirilak 16

Berriro martxan!! aspaldi hemendik pasa barik...denborarik ere ez dago!

Apirilak 16a egun handia izan zen! Montanaren lehenengo barbakoa!! tradizioak dioenez behin hasita ostiralero egin behar da BBQ etxeko jardinean.
Eta...gu zeintzuk gara ba halako tradizio zahar eta goxo bat apurtzeko!!

Hemen lehenengo BBQ!!

Maria eta biok etxera iritsi ginenean haragia eta patatak eskuan genituela, etzen inor ageri jardinean. BBQ-ren instrumental osoa zegoen...baina gure etxeko 12 mamuak ere etziren ikusten handik!!
Beraz...euskaldun peto petoak izanik...gu hasi ginen pizten! Hori bai...ideiarik pez nola egiten zen
Han bota genuen ikatza burdinean. Likido bat zegoen ere, beraz hori ere ikatzaren gainera! Metxero baten bila ari ginen eta lixto eongo zen!

Eskerrak Anni eta Clement agertu zirela berehala ze dirudienez ezta hola egiten BBQ jaja. Clementen aurpegia ikusita uste dut nahiko bide txarretik gindoazela. BBQatik 2 metrotara bidali gintuen









Hori bai...ikasi genuen nola egiten zen eta disfrutatu ere!!

Gero arratsaldean Brabrandera joan ginen 80' Festival-era!!!



Itzeleko asteburua!
Orain...ondorioak: Asteburuan irakurri beharreko dena gaur eta biharren artean irakurri behar :S
Baina zer demontre...merezi izan zuen!

OH: Berlin and Norwey's pictures coming soon... ;)

No hay comentarios:

Publicar un comentario