jueves, 22 de abril de 2010

Eztakit danok ezagutzen duzuen nire bizikleta.
Hemen aspaldiko irudi bat, erosi eta gutxira ataratakoa.



Astelehenean Mar-en urtebetetzea ospatzeko afari bat antolatu genuen Brabrandetik haratago, Skolhoj (edo lagunentzat Mordor) deitzen den residentzian. Eta lehen bai...Barbranden bizi nintzenean 5minutura zegoen...baina orain bizikletan joateko 25minutu inguru behar dira. Beraz, gurpilak puztea pentsau nuen biderako.

Baina ez dakit zer pasatu zen puzten ari nintzenean gero plastikozko tapatxoa etzela ixten eta gurpila berriro husten zitzaidan...
a ze komeriak... ni bakarrik gaueko 21.00tan eskina batean arazoa nola konpondu pentsatzen. eta afarira berandu iristen :S

Amaiari deitu nion...berak bere bizikletaren mekanismoa azaldu zidan baina kaka. Nirearen arazoa ez genekien nola konpondu. Maciek-i deitu nion baina etzuen hartzen.

Ba ala porai! autobus bat hartu behar nuen eta bizikleta kale erdian utzita afaltzera joan nintzen! Berandu heldu nintzen baina postrea dastatzeko aukera izan nuen jeje. Txokolatezko tarta bat eta marrubizko eta esne kondentsatuzko beste bat.mmmmmmmmmmmmmm....goxo goxuek!

Hori bai, bizikleta hantxe egon da bart gauerarte.

Bart Maciek-ekin (nahiko expertua materian) joan nintzen eta pis-pas baten konpondu zuen. :S Pieza bat jausi zitzaion eta horregatik izan zela dena...

Beraz, nire bizikleta maittia berriro Montanan dau eta gurpilak ondo puztuta!!!
By the way...bizikleta ondo dagoela ospatzeko...afari mexikanoa izan genuen atzo! baina hauek beste kontu batzuk dira...

Egunon Euskal Herri!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario