martes, 27 de abril de 2010

Italian liberation day

Asteburu borobila:

Ostiralean montanako 2.BBQ-a izan zen.
Euritsua...






Brotxetak, saltxitxak eta patata frijituak jan genituen Antonia eta biok :)

Ondoren Friday Bar-etara joan...eta azkenean French-house deitzen den etxe batera joan ginen urtebetetze bat ospatzera. Egun biribila :D

Larunbatean...inddarrak hartu eta residentzia berri bat ezagutzera joan ginen. Asko poztu nintzen Montanan bizitzeaz! ez dakit nolakoak izango diren residentzia honetako gelak (Borglum deitzen da...) baina gela blokeak beraien artean tunelez harremanatuta daude eta laberintikoa da. Erromako catacumbak ziruditen! Dirudienez antzina fraileen konbentua omen zen eta hormak margolan berezi batzuez margotuta daude... ez nuen argazkirik atera...baina berriro bueltatzen banaiz argazki bat aterako dut ikus dezazuten.

Igandean berriz eguraldi itzela izan genuen. Italiarren liberazio eguna ospatzeko, Dinamarkako erreginaren udako etxearen parean dauden jardinetan Italiar bandera plantatu genuen.

50 pertsona inguru bildu ginen BBQ handi bat egiteko! Saltxitak hortik zehar, patatak, futbol partidua, kariokak eta malabarak...







Arratsalde gabe partean, Arhuseko zirkutik globo bat aireratzen ere ikusi genuen!


Eta eguna ondo amaitzeko, gau partean Jazz Life Music zegoen taberna batetara gerturatu ginen. Arhuseko pertsonairik arraruenak zauden han. Emakume zahar bat erdi lo erritmoa jarraitzen...lejano oestetik ihes egindako bakero pare bat...azeri buztan 3 zeramatzan gizona...eta gu!
Astero jende desberdina tabernan biltzen da musika jotzeko. "Jamm session" deitzen diote, ez baitiramusikariak beraien artean ezagutzen, eta musika improbisatu egiten baitute. Interesgarria izan zen. Portuges bat ezagutu genuen, berak bateria jo nahi zuela eta musikariei galdegin zien eta hauek baietz! Han ibili zen gustora gustora danesen artean erritmo berriak sortzen!


23ak aldera alde egin genuen bakoitza berea. Antonia eta neu bizikletan Randersvej kalean gora, geratzen zaizkigun 2hileak aprobetxatzen ari garen sentimenduaz inguratuta.


1 comentario:

  1. zu bizi zara zu!gure gaurko egualdixa bakarrik falta jatzu!!! baina ez ez hori guretako!!! ke la avaricia rompe el saco!

    ResponderEliminar