viernes, 30 de abril de 2010

Kapsejladsen

Atzo unibertsitateko jai nagusia izan zen. Internetean, Arhus jarriz gero, agertzen zaizkizun lehenengo gauzetariko bat da hau. Itzela! Aurreko urtean 12000 pertsona kontatu zituzten...aurten...gehiago seguru!!

Eguraldiak lagundu zigun...urteko egunik beroena izan genuen! eguzkia....geu manga motsetan....
Espektakulua 14.00etan hasten da, eta danesak tokia hartzeko 8.30tan joaten dira sofekin...liburuekin....CRAZY PEOPLE!


Gu mediterraneo peto petoak moduan...11.30tan agertu ginen handik. eta lehenengo hilaran eseri ez arren...toki majoa topatu genuen picnic-a montatzeko!


Fakultateka taldeak egiten dira eta unibertsitateko lakuan lehiaketak antolatzen dira. Itsasontzi batekin alde batetik bestera joan, beste aldean bere buruari auskalo zenbat buelta eman eta berriro txalupa hartu beste alderaino iritsi arte. Eta honela releboka....



Gero igerian....
Gero streeptess...
Gero BBQ...
Gero BridgeWater....



Egun borobil asko azken aldian!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario