lunes, 3 de mayo de 2010

Astelehenak...

Asteburu luze honen amaiera ere iritsi zen...eta astelehena etorri zaigu korrika. Gogoraraztera aste eder bat ezin dela bera barik hasi, eta berarekin bukatzen dela.

Jeloskorra da astelehena.
Berari ere gustatuko litzaioke guztiok ostirala maitte dugun bezala maitatua izatea. Zapatuan pasatu ohi dugun bezain ondo berarekin pasatzea, igandean erlaxatzen garen beste berarekin erlaxatzea. Gugana gerturatzen da...berak ere nahi baitu...

Baina arrasto gazi-gozoa dakar berarekin. Eta nahi ez arren, mahai aurreran eseri beharra gogorarazten digu. Asteburuan haizeak eramandakoa berrekartzen digu gugana, biolinaren sonatak ere bere amaiera duela xuxurlatzen digu belarrira.

Eta mahai aurrean esertzen gara.
Baina biolin melodia entzuten segitzen dugu sakon gure barnean.

Eta astelehenari esaten diogu...

baduela izkutuko maitale bat



Bach-en Brandenburgoko Kontzertua entzutea atsegin duena

Astelehenak eskatu bezala mahai aurrean eserita dagoelarik...

"Non-generic viewpoints as a method of composition in Renaissance paintings" barneratzen alegintzen dena


Aste on Euskal Herri!

No hay comentarios:

Publicar un comentario