Eta eguraldi honekin, lagunekin Skagen-era egindako bidaia etortzen zait burura. Otsailaren 7an. A ze odisea.
Goizean goiz irten ginen tren geltokira bidaia merke baten bila Dinamarkako iparralderen dagoen puntura iristeko asmotan. Itsaso Baltikoa Nordikoarekin elkartzen da puntu honetan, eta Dinamarka berez apendize bat bada, apendize honen puntaren punta da Skagen!
400korona ordaindu genituen bakoitzak trenean. Gure begia eta bihotza utzi genituen Arhuseko geltokian. Baina pozik geunden bidaiarako prest! Trenez aldatu Frederikshavn-en eta listo, Skagenera iritsiko ginen!
Hasierako ideiatik errealitatera ordea...kilometroak daude. Frederikshavnera iristean, tren aldaketan konfunditu eta Arhusera bueltako trena hartu genuen...Berriro 3 geltokitara jeitsi behar (Sindal) eta orduerdi Frederikshavn-eko trenean gora!
Sindalek Laponiako herri txiki bat ematen zuen. Elurra nonahi, kale desertuak eta ikusi genuen emakume bakarra eskiatzeko erropa beroarekin, eta misiolari motxila erraldoi batekin gainean. Laponiaren konkista zirudien!
Trena hartu ondoren, Frederikshavnera iritsitakoan Skagenera zihoan trenerako ordubete itsaron behar izan genuen. Frederikshavn bisita dezagun bada!
Erika eta biok irten ginen hotzera herria harakatzera. Hamabiak edo ordu batak jotzen ariko zuen orduan herriko elizak. Herria polita zen, jende gutxi eta kale zabalak monumentuz josiak. Dena den, buruan gordeko dudana, kanpaihotsen melodia izango da. Gutxitan entzuten den musika jo zigun Frederikshavnek harrera ederra eginez. Hemen Frederikshavn:
Skagenera iritsi ginenerako 3.30ak inguru izango ziren. Merezi izan zuen bidaia luze harek. Herria gutxi ikusi eta taberna batean galdetu ondoren puntaren puntarako bidean joan ginen. Bidea jarraitu, zuzen zuzen, esan zigun tabernariak. Benetan hara joango zarete? ere bota zigun galdera opari.
Gu beraz zuzen zuzen zuzen zuzen zuzen zuzen. Gutxienez 2kilometro zuzen zuzen faroa ikusi arte. Eta faroaren atzean...gure puntzaren punta ikusi ahal izan genuen azkenean. Grenen deitzen da punta hau.
Guztion hitzetan esan dezaket merezi izan zuela bidaiak. Hondartza ikaragarri bat ikusi genuen guztiz izoztuta. Elurra ez zegoen zatietan, areia gogor gogor eginda zegoen. Gu bakarrik geunden txoko haretan. Lagunok, hotza, iluntzea eta bi itsasoak. Ez genuen inor gehiago nahi alboan.
Hemen azpian ikus daitezke hainbat argazki:
Ikaragarria izan zen eguna!
No hay comentarios:
Publicar un comentario