martes, 9 de febrero de 2010

Udaberriaren begia



Azkenik eguzkiak irten du herrian!!

Abendurik izan dugu elurra eta hotza Dinamarkan. Egoera politak ekarri dizkigu, laku izoztuak, itsaso izoztuak eta izotz-pistak, estalaktitak teilatupeietan zein hainbat elur bolaegiteko aukera. Baina honetaz beste egun batean jardungo dut, izan ere, gaurko berria eguzkia izan da Aarhusen, ez elurra.

Lagunen bisita izan ondoren, hurrengo egunean eguzkia agertu da Aarhusen. Nire pantailako tenperaturak -5gradu adierazten ditu, baina ezin liteke egia izan.
Udaberriaren hasiera izango balitz bezala jaso dut gaurko eguraldia.

Umore ona airean nabari da, eta unibertsitaterako bidean, ertzean aurkitzen den elurra urtzen ikusi dut. Potzuak eratzen hasi dira, eta azkenik abendutik izkutaturik zegoen espaloia dakusat. Zeinen polita ikusten den gaur Ringgadeko espaloia.

Mariarekin hizketan aritu naiz honetaz. Harek ere sentitu du eguraldian aldaketa. Eta pozik esnatu da, energiaz, esan didanez. Agian herri osoa pozik jeiki da gaur. Udaberria baitator -5tenperaturako egun hontan. Eta momentu honetan konturatzen naiz, inoiz baino gehiago, nola eragiten duen eguraldiak jendearengan. Gaurko eguzkiak, bizipoza ekarri digu opari. Udaberriaren begia Aarhusen finkatu da otsailaren 9an.




1 comentario:

  1. aguro topau dot zure txokotxua... noixian behin irakurteko beste gauza bat daukot! oleeee

    ResponderEliminar