viernes, 12 de febrero de 2010

Jesus Aarhustarra

Jesus uraren gainetik ibili zen?
Jesus Aarhustarra zen!

Otsailaren 6an Aarhuseko hondartzetarako txangoa egin genuen. Ez daude herrian bertan, eta ordubete inguruko txangoa da. Baina bidean, portu deportiboa,kosta eta basoak daude. Paisaia polita da.

Ez genuena espero ordea, harako bidean, ITSASOA IZOZTUTA ikustea!!!




Sorpresa ederra! Han hasi ginen itsasoaren gainean ibili edo ez eztabaidatzen...beldurra...hotza...ilusioa...adrenalina...

Bibliak dio, Jesusek bere jarraitzaileei honakoa esan ziela: Fedearekin, posible da.
Guk izugarrizko fedea izan genuen izotza potoloa izateko!
Hainbat gauza berri egin ditut Aarhusen, hainbat ahaztezinezko paisaiak ikusi ditut baita ere. Egun hau, horietako bat izan zen dudarik gabe.

Baliteke berriro itsaso izoztuta ikusteko aukera izatea, eta bertatik ibiltzeko apeta izatea, baina egun honetan eman zidan inpresioarekin geratuko naiz betirako.






Portuaz gain, itsaso zabala ere erdi-izoztuta ikusi genuen. Baina hau beste istorio bat da. Beste inpresio bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario