sábado, 13 de febrero de 2010
Joku berri bat!
Atzo joku barri bat ezagutu genuen parrandan! Iñauteritako jai batera gerturatu ginen Edu, Amaia, honen pixukideak matematikako kantinan, 60korona ordaindu (ze min...), ta Halloween egunera atzera joan ginen tunel bat zeharkatuz. Momiak, kalabazak, odola, harakinak, txorimaloak, armiarmasareak, iluntasuna... :O Ta hantxe ginela, bapatean embor zati bat ikusten dugu taberna erdian, zutik! Hamarka iltze sartuta egurrean. Gerturatu eta joku bat zela ikusi genuen! Jokua sinplea zen: Iltze bat hartzen du bakoitzak eta enborrean ezarri. Honela, mailu batekin, banaka jotzen hasten gara gure iltzea, buelta bakoitzean golpe bana jokalari bakoitzak. Ea zeinek sartzen duen iltzea lehen!! Holakorik juergan?? Kuriosoa eta arriskutsua aldi berean!! Bi haserretu eta mailukadak jotzen hasi ziren eta...ia begi bakarraz bueltatzen naiz Arrasatera! Baina polita izan ze jokua :D

Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario